Triki poteoa eta patata tortilla lehiaketa eginen dituzte Berako gazteek larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko abenduaren 1a

Azken hilabetetan  Beran sortu berri den Barraskilo Gazte Taldeak antolatuta, larunbatean Nafarroaren Eguna eta Euskararen Eguna ospatzeko triki poteoa eta patata tortilla lehiaketa eginen dituzte herriko gazteek.

17:00etan hasiko da triki poteoa Auzoan eta handik Lixoia, Kataku, Bidaxka, Ikuilu eta Errekalde ostatuetatik pasa eta Toki Onako estalpean bukatuko da. Bertan hasiko da 18:30ean patata tortilla lehiaketa.

Talde bakoitzean hiru parte hartzaile izanen dira, eta antolakuntzak 8 arroltze, patatak, olioa eta gatza emanen dizkie lehiakideei. Kozinatzeko tresnak norberak ekarri beharko ditu, eta ordu eta erdiko denbora izanen dute tortillak prestatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun