Gaztaina erre jatea eginen dute Lesakako jubilatuek abenduaren 6an

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 30a, 14:00
Gaztainekin batera, ajoarrieroa ere izanen dute heldu den astearteko menuan.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak antolatuta gaztaina erre jatea eginen dute abenduaren 6an, asteartean 20:00etan hasita elkartearen egoitzan. Gaztainekin batera, ajoarriero izanen dute jateko, eta ura, ardoa eta sagardoa aukeran edateko. Txartelak elkartearen ostatuan har daitezke 15 euro ordainduz eta izena emateko epea abenduaren 2an, larunbatean bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun