Keinu Leihoak antzerki zikloko bigarren emanaldia izanen dute abenduaren 2an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 1a, 09:00

Katiuska taldeak 'Armiarma' taularatuko du ortzirale arratsean Arrano elkartean.

Katiuska taldeak ‘Armiarma’ taularatuko du ortziiralean 20:30ean Arrano elkartean

Mairu Antzerki tailerrak Lesakako udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako Keinu Leihoak Antzerki zikloaren hemezortzigarren edizioa hasia da Lesakan. Joan den igandean Hondamendia antzezlana aurkeztu zuten Harriondoan eta bigarren saioa abenduaren 2an izanen da. Ortziralean 20:30ean, Katiuska taldeak Armiarma antzezlana taularatuko du Arrano elkartean. Sarrera doan izanen da.

Sinopsia

Ongi etorri Armiarma S.A.-ra! Lana, lana eta lana! Sar zaitez armiarma sarearen barruan, eta hor topatuko dituzu nagusiak eta langile xumeak, makina-gizakiak edo gizaki-animaliak, armafabrikatzaile umoretsuak eta coach motibatzaileak. Gauzarik zentzugabeenak gertatzen dira Armiarma S.An: ia-ia errealitatean bezainbertze.

 

Abenduaren 10ean Mairuren ‘Intxaurra’ eta 17an Metrokoadrokaren azken lana

Bertze bi emanaldi izanen dira Keinu Leihoak zikloaren 18. edizio honetan. Abenduaren 10ean, larunbatean 19:00etan Harriondoa kultur etxean, Intxaurra lana eskainiko du Mairu antzerki tailerrak. Sarrera 6 euro gostako da. 

Azkenik, abenduaren 17an, larunbatean 19:00etan Metrokoadroka antzerki taldearen Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlana eskainiko du Harriondoan. Sarrera 6 euro gostako da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun