Carlos Nuñez eta bere taldearen musika emanaldi gozagarria izan dute laugarrenez Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 29a, 10:00

Carlos Nuñez eta bere taldearen konzertua izan zuten igandean Etxalarren. Eliza guztia bete zen, kontzertu dotorea eman zuten eta giro bikaina sortu zuten. Laugarren aldia da Galiziako gaita-jotzaile ezaguna Etxalarrera etortzen dela, baina azkeneko aldiz 2019an izan zen. Bukaeran, Itsaso Elizagoien etxalartarrak bere familia, Etxalarko eliza, Altxata kultur elkartea eta herritarrak esketu zituen, konzertua egin ahal izateko emandako laguntzagatik. Argazkiak: Ibon Errazu Uria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun