Gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Beran anaiari labanaz eraso egiteagatik

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 28a, 12:50

Guardia Zibilak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen igande goizaldean Berako etxebizitza batean anaiari labanaz eraso egiteagatik. Gertakariak igande goizaldean izan ziren Berako etxebizitza batean. 42 eta 39 urteko bi anaia eztabaidan hasi ziren, eta batek bertzea zauritu zuen sukaldeko nabala batekin. Ondotik, atxilotua anaia etxetik ateratzea eragozten saiatu zen, eta hainbat altzari mugitu zituen irteera blokeatzeko. 

Guardia Zibilaren Berako eta Etxalarko agenteek, Foruzaingoaren patruila baten laguntzarekin, gertakarien ustezko egilea atxilotu zuten, eta Berako Guardia Zibilaren egoitzara eraman zuten. Atxilotua epailearen esku utzi zuten atzo goizean. 

Zauritutako gizona, 42 urtekoa, Lesakako osasun zentrora eraman zuten, eta jostura puntuak jaso zituen eskuan eta besaurreetan. Ondotik, alta eman zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun