Azaroak 25

Eraso matxistekin lotutako egoerak aztertzeko hitzaldia egin zuten larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 28a, 14:30
Hitzaldian parte hartu zuten herritarrak.

Dozena bat lagun inguru elkartu ziren larunbatean Beran Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuek, bortz herrietako talde feministekin batera antolatutako  'Eraso matxistei lotutako egoerak ulertzen' hitzaldian. 

PSYLAN psikologia zentroko profesional batek eman zuen hitzaldia eta genero indarkeria kasuen inguruko fenomenoak aztertu zituzte: haietan gertatzen diren zikloak ezagutzea, emakume batek genero indarkeria pairatzen duenaren susmoa baldin badugu nola lagundu dezakegun, prozesu legalaren inguruko informazioa…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun