Azaroak 25

Bortzirietako udalek deituta elkarretaratzea egin dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 25a, 13:45

Aurten, Bortzirietako udalek elkarrekin egin dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko elkarretaratzea. Eguerdian Igantzin bildu dira, eta udal eta mankomunitateko ordezkariekin eta hainbat herritarrekin batera, Igantziko eskolako ikasleak  bildu dira. Azken horiek egindako muralak ere ikusgai izan dira. Bortz herrietako talde feministek deitu duten elkarretaratzea, berriz, 19:00etan Etxalarren eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun