Azaroak 25

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako mezua zabaldu dute Toki Ona institutuan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 25a, 13:30

Gaur, azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta Berako Toki Ona institutuan gogoan izan dute. Aste osoan bi mural zintzilika eduki dituzte, eskaileretan ikasleek kartulinarekin egindako leloak paratu dituzte, hegal more batzuekin photo-calla egin dute, eta bertze hainbat dinamika landu dituzte: dokumentalak, hitzaldiak, ariketak... Gaurko atsedenaldian elkarretaratzea ere egin dute patioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun