Berako Labiaga ikastolak errugbi taldea sortu du

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 27a, 11:30
Labiaga ikastolako errugbi taldeko jokalariak entrenamenduan.

Labiaga ikastolak errugbi taldea sortu du ikasturte honetarako.  Lehen hezkuntzako lehenengo eta laugarren maila arteko herriko haur guztiei zuzendua dagoen eskolaz kanpoko ekintza da, eta azaroa bukatu baino lehen eman beharko da izena. 

Oraingoz, entrenamenduak bakarrik egiten hasi dira astelehenetan elkartzen dira 16:45etik 17:45era Matzadan. Igor Alberro, Maider Aizpurua eta Ana Garraus ikastolako guraso eta errugbi jokalari ohiak dira entrenatzaileak. 

Izen ematea galdetegi honen bidez egin behar da, eta ikastolako bazkide ez direnek bi hilabetero 45 euro ordaindu beharko dituzte.  

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun