Azaroak 25

'Eraso matxistei lotutako egoerak ulertzen' hitzaldia larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 09:00

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna dela eta, larunbaterako hitzaldia antolatu dute Beran. Hitzaldia 11:30ean izanen da, eta hasieran Beralandetan izanen zela erran bazuten ere Kultur Etxean eginen dute azkenean. 

Hitzaldiaren izena Eraso matxistei lotutako egoerak ulertzen da, eta PSYLAN psikologia zentroko profesional batek emanen du, genero indarkeriaren biktima izandako emakumeekin lanean aritutako psikologoak.

Saioaren helburua genero indarkeria kasuen inguruko fenomeno batzuk ulertzea da: haietan gertatzen diren zikloak ezagutzea, emakume batek genero indarkeria pairatzen duenaren susmoa baldin badugu nola lagundu dezakegun, prozesu legalaren inguruko informazioa…

Aforoaren gaineko kontrola errazteko, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuan izena-ematea eskertzen da, korreo elektroniko bidez (berdintasuna@bortziriakberd.eus) edo WhatsApp bidez (722 69 30 78).

Saioa Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu du Bortzirietako talde feminista guztiekin elkarlanean (Arantzako Talde feminista, Etxalarko Talde feminista, Lorhazi, Goldatz eta Xulufrinak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun