[EGUNERAKETA] Argia moztuko dute Berako hainbat auzotan 13:30ean hasi eta 17:30ak arte

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 23a, 11:00

Berako Udalak jakinarazi duenez, gaur 13:30ean hasi eta 17:30ak arte ez da argirik izanen Berako Kaule, Garaitarreta, Dornaku, Zia eta Illekueta auzoetan, eta Altzateko eta Suspelako etxe batzuetan. Altzateko eta Suspelako etxeen kasuan, bi auzo horietan paratu dituzte kartelak zein etxeri eraginen dien jakiteko. 

Goi tentsioko linea konpontzeko lanak egitekoak ditu Iberdrolak, eta horren ondorioz moztuko dute argia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun