Erraldoi zaharrak auzolanean konpondu nahi dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 22a, 16:00
Berako erraldoi zaharrak 2008ko bestetan.

Duela urte batzuk erraldoi berriak egin zituztenik Berako Erraldoi zaharrak bazter batean ahantziak direla eta, zaharberritzeko asmoz, udalarekin solas egin du talde batek eta zaharberritzeko prest daude. Auzolanean aritzeko lan talde bat sortu nahirik dabiltza eta hori osatzeko bilera eginen dute azaroaren 24an, ortzegunean 20:30ean suhiltzaileen parkean. 

Bilera adin guztietako jendearentzat irekia izanen da, baita haurrentzat ere. Norbaitek bilerara azaldu ezin badu, baina zaharberritzen ariko den lan taldearen parte izan nahi badu  627 141 627 zenbakira dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun