Bortz urtetik 10 urte bitarteko haurrentzako zuzendua egonen da ikastaroa, eta bi taldetan emanen du, alde batetik 5 eta 7 urte bitartekoak ariko dira, eta 8 eta 10 urte bitartekoak bertzetik.
Abenduaren 5ean eta 8an arratsaldea izanen da ikastaroa. 15:30etan hasi eta 16:45ak arte 5 eta 7 urte bitartekoen txanda izanen da, eta 17:00etatik 18:30etara 8 eta 10 urte bitartekoena. Abenduaren 6an eta 9an, aldiz, goizez izanen da: 10:00etatik 11_15era 5 eta 7 urte bitartekoak ariko dira, eta 11:30etan hasita 13:00ak arte 8 eta 10 urte artekoak.
Labiaga ikastolak Eztegaran duen egoitzan izanen da ikastaroa, eta izen ematean azaroaren 25a bitartean egin beharko da ondoko galdetegia betez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!