Suizidioari buruzko solasaldia eginen dute Lesakan azaroaren 22an

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 21a, 17:00

Errealitateari hitza jarriz goiburupean Biziraun elkarteko Iratxe Etxenikeren eskutik suizidioaren prebentziorako solasaldia izanen da bihar, azaroaren 22an, asteartean 17:30ean Lesakako Koskontako Bideko 7. zenbakiko bigarren solairuko udal aretoan.

Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkarteko kide da Iratxe Etxenike eta berak emanen du suizidioaren prebentziorako solasaldi hau.

Hitzaldian parte hartzeko izen ematea derrigorrezkoa da, baina, azaroaren 16an bukatu zen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun