Bihartik ortziralera arras itxiko dute Berako Plaza Zaharrera sartzeko bidea

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 21a, 11:00

Berako udalak Plaza Zaharreko eta handik goiti dauden baserrietako bizilagunei jakitera eman dienez, bihartik ortziralera bitartean, azaroaren 22tik 25era, biak barne Kalbario erreka kanalizatzeko lanak direla eta, ezin izanen dute ibilgailuekin etxeraino joan. Zehazki, astearte goizeko zortzietatik ortzirale arratsaldeko seiak bitarte, arras itxiko dute bidea eta ibilgailuak Berako Plazan edo inguruan utzi beharko dituzte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun