Kontzertua hasteko Ione Huicik pianorekin Martha Mier konpositorearen Baroque expressions obra interpretatutako du. Ondotik, Garazi Arburua trikitilariaren txanda izanen da Xabi Solano Maizaren Etxe Alai eta Cris piezak joko ditu lehenengo, eta Arin-arin herrikoia ondotik.
Axuri Zapianek Lyric Nocturne obra joko du gero, Catherine Rollin konpositorearena. Pianoaren ondotik berriz ere trikitixaren txanda izanen da; Ainara Varelak Julen Alonsoren Biribilketa eta Irlanda eta Arin-arin herrikoiak joko ditu. Azken bakarlaria Saioa Gartzia izanen da; Melody Barberren Brisk Winds joko du pianorekin.
Kontzertua bukatzeko, Ione Huici, Axuri Zapiain eta Saioa Gartzia piano jotzaileek Boogie Bum joko dute elkarrekin.
Asteartea, hilaren 22a, Santa Zezilia eguna izaki, musika eskola itxita izanen da eta ez dute klaserik izanen.