Ezezez taldeak kontzertua emanen du azaroaren 18an Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 16a, 14:00

Ezezez taldeak joko du ortzirale arratsean Berako Katakun.

Ezezez taldeak kontzertua emanen du azaroaren 18an, ortziralean 22:00etan Kataku ostatuam. Emanaldian, When I Think Something is Funny I Smile diskoa aurkeztuko du bandak. Unai Madariaga musikariak gidatzen du egitasmoa, eta musikalki Johnny Cash, Daniel Johnston, Lou Reed edo John Frusciante bizi dira Bilboko musikari gazte honen unibertsoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun