80 bertsozale bildu zituen Lesakako Basurde elkarteko bertso gaztaina jateak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 14a, 13:30

Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio kantari, Basurde elkartea lepo bete zuten 80 bertsozaleen aitzinean.

Bortzirietako Bertso Eskolak urteroko bertso gaztaina jatea ospatu zuen larunbatean. 80 bertsozalek lepo bete zuten Lesakako Basurde elkartea eta gozatu ederra hartu zuten Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolarien saioarekin. Iratxe Muxika lesakarra aritu zen gaiak jartzen. 

Emanaldia bukatzeko, Bortzirietako bertso eskolako gazteek, gitarra lagun, Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek beraien ibilbide luzean kantatutako bertso zatiekin egindako abestia dotorea kantatu zuten eta bi bertsolariak hunkitu ere egin ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun