Errealitateari hitza jarriz goiburupean Biziraun elkarteko Iratxe Etxenikeren eskutik suizidioaren prebentziorako solasaldia izanen da azaroaren 22an, asteartean 17:30ean Lesakako Koskontako Bideko 7. zenbakiko bigarren solairuko udal aretoan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean eman daiteke izena azaroaren 16a arte, heldu den asteazkenera arte, 948 63 50 36 telefonora deituz, 634 22 36 59 whatsapp zenbakiaren bidez edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikoan.
Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkarteko kide da Iratxe Etxenike eta berak emanen du suizidioaren prebentziorako solasaldi hau.