Aitor Elexpuru alkateak egin zien harrera eta udaletxea erakutsi zien. Alkate izan aitzinetik, zinegotzia izan zela kontatu zien, eta gaur egun jardunaldi osoz aritzen dela lanean.
Eskolako ikasleei funtzionamenduaren berri eman zien, eta azaldu zien urtero diru kopuru zehatz bat izaten dutela inbertsioak egiteko. Ondotik, ikasleek herriko igerilekua konpondu eta txirrista jartzeko eskaera egin zioten agiri ofizial baten bidez, eta eskaera erregistratu zuten.
Bisita bukatzeko, ikasle denek eman zioten eskua Elexpururi eta pleno aretoan argazkia atera zuten.