Paris 365 jantoki solidarioarendako janari bilketa eginen dute azaroaren 21ean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 9a, 19:00

Urte saila daramatzate Arantzan Paris 365 jantoki solidarioarendako janaria biltzen, eta aurten ere, helburu horrekin hasi dira lanean. Azaroaren 21ean eginen dute bilketa, Bortzak Bat kooperatibaren egoitzan. Epe luzera irauten duten elikagaiak eramateko eskatu dute, eta dirua eman nahiago duenak herriko bankuetan izanen du horretarako aukera.

Azaroaren 21eko janari bilketa 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara eginen dute. Bide batez, Paris 365 fundazioaren izenean eskerrak eman nahi izan dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun