Ondoko lanak eginen dituzte datozen asteetan: Gorostigainen hormigoizko harri lubeta bat eraikiko dute; Juaneteneko bordara eta Joanseneko bordara doazen pistak moldatuko dituzte; Usategieta-Landagaita arteko pistan moldaketa lanak eginen dituzte; Meagia inguruan izandako erortzak eta ubideak moldatuko dituzte, eta azkenik, Labiagako pistan dagoen arraildura bat moldatuko da.
Horrekin batera, Xantelerrekan lau moldaketa eginen dituzte: hormigoizko zapata bat jarriko dute zubian, ur bide bat garbituko dute, harri-lubeta bat eraikiko dute, eta PVC hodi bat moldatuko dute.