Etxalarko Usategietako X. gastronomia lehiaketa egin zen azaroaren 4an. Iruñeko El bonito, Elizondoko Santxotena, Arantzako Burlada, Etxalarko Elutsa eta Zornotzako Jauregibarria (Michelin Izarra) jatetxeek hartu zuten parte. Zilarrezko paleta Santxotena jatetxeak irabazi zuen, berrikuntzaren paleta Jauregibarriak eta Urrezko paleta Burladak eta Jauregibarriak berdinduta.
Zozketa
Zozketa egiteko ere aprobetxatu zuten eta Arantzako Burlada jatetxeko Ibaik atera zituen zenbaki saridunak:
- 1. saria (12 uso bizirik): 3.784 zenbakia
- 2. saria (Otordua Hordago jatetxean): 3.777 zenbakia
- 3. saria (Saskia): 3.789 zenbakia
Zozketaren irabazleek 690 26 77 56 zenbakira deitu behar dute, hiru hilabete baino lehen.