Azaroak 25

'Maitasun erromantikoa deseraikitzen' solasaldia antolatu dute Igantzin ortziralean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 8a, 15:00

Udaletxeko bilera aretoan 18:30ean izanen da saio, Idoia Lekuek gidatua

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroan, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira. Lehenbizikoa Igantzin izanen da; azaroaren 11n 18:30ean udaletxeko bilera aretoan. Idoia Lekue izanen da hizlaria eta, bertzeak bertze, maitasun erromantikoaren mitoak, mezu kulturalak, maitasun erromantikoaren harremana genero indarkeriaren eta generoaren eraikuntza sozio-kulturala izanen ditu solasgai.

Interesa dutenek berdintasuna@bortziriakberd.eus helbide elektronikora edo 722 69 30 78 Whatsappera idatzi beharko dute izena emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun