Sallesko herritarrak bisitan izan dira Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 8a, 19:00

Beratarrak Sallesera joan zirela hilabete eskasa pasatu denean Sallestarren bisita izan dute. Bertako 8 txirrindulari, eta eskolako ikasle eta irakasleak izan dira urrian Beran. 

Urriaren 15ean Berako 8 txirrindulari, Sallesko 8 txirrindularirekin elkartu ziren Bera arteko ibilbidea bizikletaz elkarrekin egiteko. Beran giro onean bazkaldu zuten, eta opari batzuk elkar trukatuz bukatu zuten ekitaldia.
Hagitz ongi baloratu dute jarduera hau, eta agian hurrengo batean alderantzizko bidea eginen dute, Beratik Sallesera bizikleta itzulia alegia.

Urriaren 24tik 27ra, aldiz, Sallesko 7 ikaslek eta bi irakaslek 4 egun pasa zituzten, Iratxekobereko landaetxean hartu zuten ostatu eta Bera eta ingurua bisitatu zuten . Beratarrek harrera ederra egin zieten. Astelehenean Sophie Larratxeren eskutik herriko ibilbide kulturala egin zuten; asteazkenean Isidoro Fagoaga ezagutzeko ginkana egin zuten, berako eskoletako gazteak gonbidatuta zeuden elkarrekin aritzeko eta lagun batzuk hurbildu ziren. Gustura ibili ziren elkarrekin karrika goiti eta beheiti, eta bidenabarrekoan harremanak sendotzen joan ziren. Gainerako egunetan, aldiz, irteerak
 egin zituzten, Donostiara, Sarara eta abar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun