Amets Arzallus Antia bertsolari eta idazle hendaiarra Lesakako liburutegian izanen da azaroaren 10ean, ortzegunean 18:00etan. Ibrahima Balderekin batera elkarlanean idatzitako Miñan liburua hizpide hartuta, egilearen topaketa izanen dute irakurzaleek.
Jarduera egiten den bitartean, liburutegiko gainontzeko zerbitzuak eten eginen direla ohartarazi dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!