Azaroaren 4an, ortzirale arratsaldean abiatu zen e•remonte enpresako erremontistek jokatzen hasi diren Azpeitiko erremonte txapelketa. Lehen partidan, Aimar Jabalera doneztebarrak eta Ionek 35-26 irabazi zieten Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarrari eta bigarrenean, Xanti Utergaren ordez aritu zen Eloi Otxandorenak eta Agirrezabalak 35-32 irabazi zieten Matxin III.a eta Otanori.
Lehenbiziko partidan urdinak hasieratik aitzinetik ibili ziren markagailuan. Ionek ongi ezagutzen du Azpeitiko Izarraitz pilotalekua eta min egin zuen sakearekin. Jabalera ere ongi ibili zen aitzineko kuadrilletan. Hamar tantoko aldea izan zuten urdinek (11-21 eta 12-22), baina 26-29ra hurbildu ziren gorriak. Halere, azken sei tantoak segidan egin zituzten Jabalerak eta Ionek lehen garaipena eskuratzeko.
Bigarren partidan lehia estuagoa izan zen, berdinketa aunitzekin (azkenekoa 31-31). Azken txanpan, ordea, hobekiago ibili ziren urdinak eta garaipena lortu zuten Utergaren ordez aritu zen Otxandorenak eta Agirrezabalak.