Joseba Aldabe eta Oian Canabal igantziarrak munduko txapeldun

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 31a, 15:00

Merino, Labaka, Aldabe eta Canabal, eskuz binakako Espainiako selekzioko ordezkariak, urrezko dominarekin.

Asteburuan Lapurdin jokatutako Munduko pilota txapelketatik emaitza bikaina lortu dute Espainiako selekzioarekin ari diren eskualdeko pilotariak. Eskuz binaka frontoian, finala jokatu ez bazuten ere, urrezko domina lortu zuten Igantziko Oian Canabal eta Joseba Aldabe pilotariek eta eskuz banaka, zilarrezko domina eskuratu zuen Julen Retegi eratsundarrak.

Eskuz binakako finalean, erran bezala, ez ziren aritu Canabal eta Aldabe. Espainiako selekzioko ordezkari Labaka eta Merino aritu ziren eta Mexikori irabazi zioten finalean (10-3 eta 10-4)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun