40 urtez Berako eskolan irakasle aritu ondotik erretiroa hartu du Maite Blancok

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 31a, 14:00
Maite Blancok Ricardo Baroja eskolako ikasle, irakasle, lankide ohi eta gurasoen omenaldia jaso zuen erretiroa hartzerakoan.

Ricardo Baroja eskolako lankide, guraso eta ikasleen agurra jaso zuen

«Maite Blanco Ayerdi, mila esker bihotz-bihotzez!». Horrelaxe kantatu zioten Maite Blanco irakasleari Berako Ricardo Barojako ikasle, lankide, lankide ohi eta eskolara hurbildu ziren hainbat senidek. 40 urtez, eskolan lanean aritu ondotik, merezitako erretiroa hartzeko eguna ailegatu baitzaio.

Beratar anitz pasatu dira Maiteren altzotik. Beratar anitzen irakaslea izan da, izan ere Ricardo Barojaren eskolaren sorkuntzatik aritu baita bertan lanean. Hagitz pertsona maitatua da herrian eta eskolako kideek prestatu dioten eskertza besta xume bezain politean erran duen bezala, beti eramanen du Ricardo Baroja eskola bihotzean.

«Eskerrik asko Maite egindako lan guztiarengatik eta zuregandik jaso dugun alaitasun eta zoriontasunarekin jarraituko dugu gainontzekook», erran zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun