Urriaren 29an, larunbat arratsaldean modu sinboliko batean piztu zuten Igantziko IrriSarri Land-eko txondorra. Aurtengo ekitaldiko protagonista nagusia Mikel Urdangarin kantautore bizkaitarra izan da, eta IrriSarri Landeko langileak lagun, txondorra modu sinbolikoan pizteaz arduratu da. Basoetako sute-arriskuaren aurrean erantzukizuna hartuta, IrriSarri Landeko Zuzendaritzak erabaki du ikaztegia ez piztea asteburu honetan, eta arriskurik ez dagoenean piztuko da.
Bederatzigarren urtez segidan, IrriSarri Land-eko taldeak modu tradizionalean eraiki du ikaztegia, eta bertatik ateratako ikatza parkeko parrillak hornitzeko erabiliko da. Txondorra piztu ez, baina bertan izan zen Mikel Urdangarin omentzeko baliatu zuten ekitaldia.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!