2019an ospatu zuen azken aldiz bere eguna Lesakako San Fermin erretiratuan elkarteak. Bi urtez ospatu ezinik egon ondotik, elkartearen eguna ospatzen ari dira gaur. Azken hiru urteotan 50 urte ezkondurik edo 85 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte arratsaldean, Zalain jatetxeko bazkalondoan.
Elkartearen eguna eguerdiko mezarekin hasi dute eta meza ondotik, Maddi Zubieta Eneterreagak aurreskua dantzatu die omenduei Plaza Zaharrean, Joseba Etxeparek jotako txistuaren doinuarekin. Ladis Satrustegi alkateak ere, urteetan egin duten lana goraipatu du, ondoko belaunaldientzat eredu direla azpimarratuz. Gero, Zalain jatetxera joan dira bazkaltzera. Bazkalondoan, 2020, 2021 eta 2022 urteetan Urrezko Ezteiak eta 85 urte bete dituztenei diplomak emanen zaizkie. jokoen txapelketetako irabazleei diplomak emanen zaizkie eta dantzaldia izanen dute.
OMENDUAK
50 URTE EZKONTZA OSPATZEN DITUZTEN BIKOTEEK:
- Alfonso Feito - Benita Bergara
- Victoriano Ruiz - Paquita Ramirez
- Antonio Fernandez - Carmen Velasco
- Endika Lekaroz - Cecili Agara
- Rufino Zubieta - Mª Jesus Apeztegia
- Jesus Mª Aiestaran - Mª Carmen Retegi
- Juan Manuel Curto - Noemi Vaquero
- Joxe Antonio Garro - Pili Alzuri
- Angel Gonzalez - Marivi Etxepare
- Miguel Erkizia - Nati Martikorena
- URTEBETETZEA OSPATZEN DUTEN BAZKIDEEK:
- Sebastian Olasagasti
- Conchita Iantzi
- Asunción Fagoaga
- Juanita Almandoz
- Mª Luisa Portu
- Carmen Otxoteko
- Ana Mª Mazizior
- Alejandro Zubieta
- Juana Etxegarai
- Ana Mª Inziarte
- Carmen Iturria
- Francisca Agesta
- Mercedes Antzizar
- Pilar Arretxea
- Lourdes Oiartzabal
- Mª Teresa Arrupe
- Patxi Ubiria
- Pedro Arretxea
- Natividad Arretxea
- Carmelo Etxarte
- Dora Ramirez