‘Argako erregina’ antzezlana ikusgai izanen da urriaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 28a, 18:00
Lorena Arangoak antzeztuko du 'Argako erregina' igande arratsaldean Lesakako harriondoan.

Estefanía de Paz Asínek zuzendutako Argako erregina antzezlana ikusgai izanen da urriaren 30ean, igandean 19:00etan Harriondoa kultur etxean. Lorena Arangoa Zabaleta da 6 urtetik goitikoei zuzendutako lan honen antzezlea. Sarrerak 5 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean.

Sinopsia

Garai batean, Iruñeko kateme guztiek Remigia izena zuten. Iruñean Remigia Echarren izeneko kale bat dago eta , agian, Remigia Echarren bizirik egon liteke gure adinekoren baten gogoan. Emakume aparta, funanbulista, artista, Iruñean XIX eta XX. mendeen artean ezaguna. Nor da Argako erregina, Madmoiselle Agustini edo Unamaren erregina ezizenak jaso zituen emakume hau? Nondik heldu zitzaion goietan ibiltzeko nahia, horrelako balentrien ereduak gutxi ziren garai batean?. Estefanía de Paz Asínek, Remigia hil zela 100 urte bete diren honetan, funanbulistari buruz ikasi duena kontatzen digu. Haren historiak liluratuta, hari buruzkoak bilatu eta aurkitu ditu, eta artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dionean, sortzen eta eratzen jarraitu du, emakume bikain hau ezagutarazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun