Txorientzako habia etxeak egin eta zuhaitzetan paratu dituzte Berako Ricardo Baroja eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 28a, 19:00

Berako Ricardo Baroja eskolako seigarren mailako ikasleak txorientzako habia kutxak egin dituzte eskolan, eta ondotik arboletan paratu dituzte txoriek habiak izan ditzaten. 

Navarra Al Natural elkarteko Juan Goñi txorien inguruko hitzaldi bat ematen izan zuen ikasturte hasieran, eta ondotik erabaki zuten ikasleek eta irakasleek txorientzako habia kutxak egitea. Hamasei egin dituzte denera, eta horietako gehienak arboletan zintzilikatu zituzten pasa den astean Berako suhiltzaileen laguntzarekin . 

Zuhaitzetan paratu ez dituztenak igandean Beran ospatutako Lurraren Egunean saldu zituzten. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun