Gazteendako Streaming Live ikastaroa izanen da azaroaren 3an eta 10ean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 28a, 16:00
Irudia: Freepik.com

12 eta 18 urte bitarteko neska mutilei dago zuzendua ikastaroa

Sarean Euskaraz plataformak eta Bortzirietako Euskara Zerbitzuak sare sozialetan zuzeneko emankizunak egiteko doako ikastaroa antolatu dute Etxalarren. Azaroaren 3an eta 10ean Kultur Etxean izanen da tailerra, 17:00etatik 20:00etara, eta 12 eta 18 urte bitarteko neska mutikoei zuzendua dago.

Streaming plataforma nagusiak gainetik ezagutu eta hauek sortzeko tresnak zeintzuk diren azalduko dituzte, Twitch plataforman, adibidez, beharrezko baliabideak, kanal bat nola sortu eta edukia nola igo ikusiko dute. Gainera eskualdeko gazteak zuzeneko euskarazko emankizunak egitera animatu nahi dituzte.

Ikastaroak plaza mugatuak izanen ditu eta izen-ematea webgunean egin beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun