Bertso gaztaina jatea eginen dute Lesakan azaroaren 12an

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 28a, 17:00
Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio azken bi txapeldunak ariko dira kantuan Lesakan.

Bortzirietako Bertso Eskolak urteroko bertso gaztaina jatea antolatu du azaroaren 12rako. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira kantuan, eta Iratxe Muxika lesakarra gaiak jartzen. 

Hitzordua azaroaren 12an izanen da 20:00etan Lesakako Basurde elkartean. Afari-berenduak 10 euroko kostua izanen du eta aitzinetik izena eman beharko da 618 963 011 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita. 

Horren aitzinetik, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen itzuliko azken finalaurrekoa emanen dute telebistan, eta hori ikusteko hitzordua egin dute 17:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun