Sinopsia
Bi lagunek, Lidiak eta Sandrak, elkar ikusi gabe luze egon ondotik, bikoteen arteko afari bat antolatzea erabaki dute batak bertzearen mutillaguna ezagutzeko. David, istiluen aurkako polizia bat, eta Ignacio, gizarte-dokumentalista bat, begi bat galdutakoa manifestaldi batean gomazko pilota baten erruz. Hori guztia, politikari baten hitzaldiek girotuta, hura ere bertan baita. Hala hasten da gizarte rolen eta egiaren bilaketari buruzko komedia garratza.
Errege begibakarrak adierazpen-eskubidearen, gizarte-kontrolaren, etikaren eta moralaren arteko bidegurutzean jarri nahi du ikuslea.