Kattin Madariaga aranztarra saritu dute 'Bertsolari' aldizkariko bertsopaper lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 27a, 17:00

Bigarrenez antolatu du aurten 'Bertsolari' aldizkariak bertsopaper lehiaketa, eta Kattin Madariaga aranztarrak irabazi du gaztetxoen mailako sari nagusia.

Mikel Mendizabal, Ekaitz Goikoetxea eta Eli Pagola bertsolariek osatu dute epaimahaia, eta Madariagaren Zer da bertsolaritza? sorta saritu dute. 

Madariagak Zarauzko Gela Urdina scaperoomerako lau sarrera eta Unai Gaztelumendi ilustratzaile eta bertsolariak egindako ilustrazioa jaso ditu opari. 

Ez da Arantzkao bertsolariak azken aldian irabazi duen sari bakarra. Izan ere, Iruñeko bertsopaper lehiaketan gazteen mailan sari nagusia ere lortu du berriki. 

Esteka honetan ikusi daitezke saritutako bertsoak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun