Etxalarko kultur egunen barnean, Sexberdinak antzezlana aurkeztuko dute urriaren 29an 19:00etan Kultur Etxean, Etxalarko Euskara Batzordeak eta Altxatak antolatua. Sarrerak salgai daude 18 eurotan Kultur Etxean, 16:00etatik 19:30era, bihar arte.
Sinopsia
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta