Merkatu ttikia izanen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 27a, 08:00
Lesakako Beheko Plazan izanen da azoka larunbat goizean.

Lesakako udalak, artisau, ekoizle eta komertzioekin elkarlanean Merkatu Ttikia antolatu du larunbat honetarako, urriaren 29rako. Bertako artisauen produktuak ikusteko eta erosteko aukera izanen da 10:00etatik 14:00etara Beheko Plazan, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun