Gau Beltza

Lesakan ere Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31n

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 26a, 09:00
Joan den urteko Gau Beltza Lesakan. Aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte urriaren 31rako.

Lesakan ere Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31n. Iran Eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute, Lesakako udalaren laguntzarekin. Haur zein helduak animatu nahi dituzte etxeko trapuzaharrak hartu eta mozorrotuak joatera Harriondoa kultur etxera.

Egitarauari dagokionez, 17:00etatik 18:30era tailerrak izanen dituzte. 18:30ean txokolate jatea eta 19:00etan erritua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun