Hau 20:00etan izanen da eta ondotik denentzat afari autogestionatua frontoian. Ilunabarrean photocall-a eginen da Herriko Etxeko arkupean. Helduen kasuan, ibilbidea egiteko izena eman beharko da ostatuetan paratuko diren zerrendetan (doan izanen da). Herritar guztiak mozorrotzera eta etxe atariak apaintzera animatu nahi dituzte.