Kotto oroituko dute azaroaren 1ean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko urriaren 25a

Urriaren 31n beteko dira 17 urte espetxe politikak Jose Angel Altzuguren Kotto beratarra erahil zuela, eta bere oroimenean hainbat ekitaldi eginen dituzte Beran biharamunean, azaroaren 1ean.

10:00etan Altzateko plazan egin dute hitzordua, handik Otsandara oinez joateko. 12:00etan Otsandan ekitaldia eginen dute eta ondotik herrira itzulita, 14:00etan bazkaria eginen dute Espidobaitan.

Bazkarirako txartelak Errekalden daude salgai. Helduen txartelak hamabortz euro balio du eta haurrenak sei euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun