Uste baino borroka eta oreka ttikiagoa izan zen larunbatean Tafallan binakako erremonte profesionaleko txapelketaren finalean eta Matxin III.ak eta Otanok erraz jantzi zuten txapela, Zeberio II.a eta Ioni 35-21 irabazi ondotik. Beti aitzinetik izan ziren urdinak.
Final nagusian ez zen eskualdeko erremontistarik, baina bai hirugarren posturako lehian. Honetan, Aimar Jabalera doneztebarrak eta Agirrezabalak 35-30 irabazi zieten Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrei. Honetan lehia estuagoa izan zen eta hogeinako berdinketa bitarte parez pare ibili ziren. Orduan sei tanto segidan egin zituzten Jabalerak eta Agirrezabalak eta alde horri eutsi zioten bukaerara bitarte