Liburuko hainbat protagonista bertan zirela aurkeztu zuten Pablo Salgado idazleak berak eta Estitxu Pinatxo musikariak eta udaleko kultur zinegotziak.
Liburua osatzeko 60 elkarrizketa baino gehiago egin ditu idazleak, eta nabarmentzen du gaur egun musika aldetik «Bera dela Euskal Herriko herririk interesgarriena». Horretarako hamar arrazoi ematen ditu: Berako musikariek elkarren artean izandako harreman estua, Isidoro Fagoaga Musika Eskolaren garrantzia herrian, udalaren inplikazioa, herrian izandako kultura musikala... Horiek denak aletu ditu liburuan.
Aurkezpenaren ondotik, nola ez musika izan zen protagonista, Rüdiger taldeak kontzertua eman baitzuen Ikuilu ostatuan.
Liburua atzo ospatu zen Lurraren Egunean erosteko aukera izan zen, eta hemendik aitzinera Berako hainbat komertziotan egonen da eskuragarri.