Bart arratsean kamioi bat erre da Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 23a, 08:30

Zalaingo industrialdean izan da gertaera, Ireki Leihoak lantegiaren pare-parean, eta, irudietan ageri den bezala, erremolkea erabat erre da. Lantegiaren kanpoko aldea beltzatuta gelditu bada ere, bakarrik leihoak eta kanpoko paretan zegoen argindarraren koadroa erre dira. Sua itzaltzeko lanetan aritu dira Berako eta Lesakako suhiltzaile boluntarioak eta baita Oronoz-Mugairiko eta Cordovillako parkeetatik etorritakoak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun