Seme-alaben autoestimuan bidelagun izaten ikasteko solasaldia eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 21a, 14:00

Seme-alaben autoestimuan bidelagun izaten ikasteko solasaldia eginen dute azaroaren 2an Lesakan.

Azaroaren 2an izanen da solasaldia, baina urriaren 26a baino lehen eman behar da izena

Nola izan bidelagun gure seme-alaben autoestimuan! solasaldia emanen du Leyre Canok azaroaren 2an, asteazkenean 17:00etan Lesakako udaletxeko pleno aretoan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatutako hitzaldi honetan parte hartzeko izen-ematea irekia dago urriaren 26ra arte. Horretarako 948 63 50 36 telefonora deitu behar da, 636 22 36 59 whatsapp zenbakira deitu edo idatzi edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun