Ipuina sortzeko gaia librea da eta parte-hartzaile bakoitzak ipuin bakarra aurkez dezake. Ipuinak gutxienez orri bat eta gehienez hiru izan beharko ditu eta eskuz (letra ulergarria) edo ordenagailuz aurkeztuko dira, Tantirumairu ikastolan edo Irain eskolan. Azaroaren 25a baino lehen eraman beharko dira.
Lanaren kalitatea, estiloa, zuzentasuna, ortografia eta originaltasuna baloratuko da eta maila bakoitzeko lehenbiziko bi sailkatuek saria izanen dute.