Gurasoentzako sexualitate tailerra antolatu dute gizarte zerbitzuek Arantzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 19a, 11:00
Argazkia: Arantzako Udala

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak prestatu duen tailerra urriaren 26an eginen dute Arantzako eskolan, baina izena ortzirale hau, urriaren 21a, baino lehenagotik eman beharko da.

Hitzordua gurasoei zuzendutakoa da eta Arantzako eskolako gimnasioan eginen dute, 17:00etan. Iratxe Arretxea eta Itsaso Bakedano sexologoak izanen dira tailerra gidatuko dutenak.

Izena 634 22 36 59 telefonoan edo info@bortziriakgz.eus helbidean eman behar da, aipatu bezala, ortziralea baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun