Uxuri Portu kategoria mixtoan lehiatu zen igande goizean eta bederatzigarren postua eskuratu zuen. Ondotik Xabier Valverderi egokitu zitzaion txanda. Bosgarren postua lortu zuen, beraz bi lesakarrak bikain aritu ziren. Aurtengo denboraldia bukatu dute gisa honetan bi gidariek. Uxuri Portu, azken urtetan bezalal bikain aritu da eta Xabier Valverdek, berriz, konpetizioan lehendabiziko urtea duela kontuan hartuz, denboraldi ikusgarria egin du. Zorionak biei.