Edu Errea Band taldeak kontzertua emanen du Lesakan urriaren 22an

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 19a, 09:00
Edu Errea musikari eta abeslariak bere bandarekin joko du larunbat arratsaldean Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Bira Nafarroan Barna zikloaren barrenean, larunbatean 19:00etan, Harriondoa kultur etxean

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak, NICDO enpresa publikoaren eskutik, Bira Nafarroan Barna zikloaren bigarren edizioa sortu eta garatu du. Iaz sortu zenetik, programak Nafarroako talde eta artista berriei zuzenean jotzeko aukera ematen die. Ziklo honen barrenean, Edu Errea Band taldeak urriaren 22an joko du Harriondoan, larunbatean 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun